Skip to main content

Karga puntu berria Goierrin

PHOTO 2020 01 25 10 32 29

Goiekik, Lortek, Goiener, Elektra eta Goierri Eskolarekin batera, Goierriko Berrikuntza Gunean ibilgailu elektrikoen kargagailuak instalatzeko proiektu bat landu du.

Proiektu honen ondorioz, eta Ordiziako Udalaren baimenarekin, Berrikuntza Guneko parking handian bi karga zutoin jarri dira. Horietako bakoitzak bi puntu ditu, beraz, 4 ibilgailu kargatu daitezke aldi berean.

Kargagailu bakoitzak 22kW-ko limitea du, beraz, kargagailu azkar bezala kontsideratzen dira.

Erreserbak eta kargak burutzeko, charge and parking (www.chargeandparking.es) aplikazioa erabiltzen da. Aplikazioa doakoa da bai ANDROID eta baita IOS sistementzat.

Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du

Data

22 Iraila 2020

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00