GOIERRIKO EKIMENA S.A., IFK A-20.460.747, Mallutz Industrialdea, 18 pabiloia, 20240 Ordizian (Gipuzkoa) dago kokatua. Web-gune honekin edota sustapenarekin lotutako edozein gairen inguruan, 943-16 09 70 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan jar zaitezke gurekin harremanetan.
Helburua
Zerbitzu-emaileak, hau da, web gunearen arduradunak, erabiltzaileen eskura jartzen du ondoko dokumentua, 34/2002 Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeak (IGMEZL) ezarritako betebeharrei erantzun eta web-gunearen erabiltzaile guztiei erabilera-baldintzen inguruko informazioa eskaintze aldera.
Web-gune honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile izaera izango du eta hemen jasotako xedapen guztiak zein aplikagarri izan daitekeen beste edozein lege-xedapen zehazki betetzeko konpromisoa hartuko du.
Zerbitzu-emaileak web-gunean agertzen den edozein informazio aldatzeko eskubidea izango du eta ez du erabiltzaileari aurrez abisatu edo informatzeko obligaziorik izango, zerbitzu-emaileak web-gunean publikatzearekin nahikoa izango delarik.
Erantzukizuna
Zerbitzu-emaileak ez du bere web-gunean publikatzen den informazioaren inguruko inolako erantzukizunik izango, betiere informazio hau berarekin zer ikusirik ez duen hirugarren batek manipulatu edota sartua izan bada.
Zerbitzu-emailearen web-guneak cookiak (web orrira sartzen den erabiltzailearen ordenagailura zerbitzariak bidaltzen dituen informazio-fitxategi txikiak) erabil ditzake web-gunea behar bezala ikus dadin eta funtziona dezan ezinbestekoak diren zenbait funtzio betetzeko. Web-gunean erabilitako cookiak, nolanahi ere, aldi baterakoak dira. Euren funtzio bakarra informazioaren transmisioa eraginkorragoa egitea da eta erabiltzailearen saioa amaitzen denean desagertu egiten dira. Cookiak ez dira inoiz erabiliko izaera pertsonaleko datuak jasotzeko (kontsultatu gure COOKIEN POLITIKA)
Bezeroaren web-gunetik beste web-gune batzuen edukietara birbideratzea posible da. Zerbitzu-emaileak bere web-gunean hirugarren batek sartzen dituen edukiak beti kontrolatu ezin dituenez, honek ez du inolako erantzukizunik izango eduki hauekiko. Dena den, zerbitzu-emaileak adierazten du estatuko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkako edozein eduki berehala erretiratuko duela, web-gune horretarako birbideratzea berehala erretiratuz eta agintari eskuduna jakinaren gainean jarriz.
Zerbitzu-emaileak ez du izango, foro, chat, blog sortzaile, iruzkin, sare sozial edota zerbitzu-emailearen web-gunean modu independentean hirugarren bati edukiak publikatzeko aukera ematen dion beste edozein mediotan metatutako informazio eta edukien gaineko ardurarik. Nolanahi ere eta IGMEZLren 11 eta 16 artikuluetan adierazten dena betetze aldera, zerbitzu-emailea erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien esanetara jartzen da eta estatuko edo nazioarteko legediaren, hirugarren baten eskubideen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako edozein eduki erretiratu edo blokeatzen aktiboki lagunduko du. Erabiltzaileari, web-gunean horrela sailkatu daitekeen edukiren bat dagoela uste badu, web-gunearen administratzaileari berehala jakinarazteko eskatzen zaio.
Web-gune hau behar bezala funtziona dezan errebisatu eta probatua izan da. Printzipioz beraz, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz funtzionamendu egokia bermatzen da. Dena den, zerbitzu-emaileak ezin du baztertu programazio erroreren bat izateko aukera edota web-gunera sartzea eragozten duten ezinbestekoak, hondamendi naturalak, lanuzteak edo antzeko egoerak izateko aukera.
Datu pertsonalen babesa
Zerbitzu-emaileak erabateko konpromisoa du izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko Espainiako legediari dagokionean. Bertan xedaturiko betebeharrak bere osotasunean betetzen dituela bermatzen du eta baita 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legearen (DBLO) 9. artikuluan eta DBLOaren Garapen-araudian jasotzen diren segurtasun neurriak ere.
Zerbitzu-emaileak erabiltzaileen eskura jartzen du PRIBATUTASUN POLITIKA, ondoko gaien inguruko informazioa eskainiz:
- Tratamendu-arduradunaren datuak.
- Trataturiko datuak.
- Metatzen diren fitxategia.
- Tratamenduaren helburua.
- Datuok emateko beharra dagoen ala ez, eta ematen ez badira izan ditzakeen ondorioak.
- Erabiltzaile orok dituen eskubideak eta hauek gauzatzeko prozedura.
- Jabego Intelektuala eta Industriala.
- Web-gunea, bere programazioa, edizioa, konpilazioa eta bere funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako elementuak, diseinuak, logotipoak, testu edo eta grafikoak zerbitzu-emailearenak dira edo, hala badagokio, egileak emandako lizentzia edo baimena du. Web-guneko eduki guztiak jabego intelektual eta industrialeko araudiak babesten ditu eta dagokien erregistro publikoetan inskribatuak daude.
Bere helburua edozein delarik ere, datuen erabateko edo zati baten erreprodukzioa, erabilera, ustiapena, banaketa, eta komertzializazioa burutu ahal izateko zerbitzu-emailearen idatzizko baimena behar da. Zerbitzu-emaileak aurrez baimendu gabeko edozein erabilera, egilearen jabego intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa larria izango da.
Zerbitzu-emailearenak ez diren eta web-gunean ager daitezkeen diseinu, logotipo, testu edo eta grafikoak, dagokion jabearenak dira, beraiek izango direlarik hauen inguruan sortzen den edozein eztabaidaren arduradunak. Nolanahi ere, zerbitzu-emaileak hauen aurretiazko eta berariazko baimena izango du.
Zerbitzu-emaileak ez du berariaz baimentzen hirugarren bat bere edukiak web-guneko eduki zehatzetara zuzenean birbideratu ditzan, izatekotan, zerbitzu-emailearen web-gune nagusira birbideratu beharko direlarik
Zerbitzu-emaileak bere titularren aldeko jabego industrial eta intelektualeko eskubideak aitortzen ditu, web-gunean agertze edo aipatze hutsak ez duelarik esan nahi zerbitzu-emaileak hauekiko inolako eskubide edo erantzukizunik duenik, ezta hauek web-gunearekiko babes, patrozinio edo gomendio berezirik egiten dutenik ere.
Jabego intelektual edo industrialeko eskubideen inguruko ez-betetze posibleei edota web-guneko edozein edukiri buruzko oharrak ondoko helbide elektronikoan egin ditzakezu: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..