Skip to main content

Inplantalariak – Eraldaketa digitalerako teknologien ezarpen eta aholkularitza-zerbitzua, Euskadiko MikroETEak eta autonomoak berraktibatzen laguntzeko

Inplantalariak – Eraldaketa digitalerako teknologien ezarpen eta aholkularitza-zerbitzua, Euskadiko MikroETEak eta autonomoak berraktibatzen laguntzeko

10.000 enpresa baino gehiagok jaso dute jada SPRI – Inplantalariak “aholkulari teknologiko”en eskutik antolatzen den eta neurrira egindako aholkularitza teknologikoa.

Dohako zerbitzu hau jaso duten enpresen %35ak salmentak areagotu dituztela eta %55ak denbora eta dirua aurrezten dutela barne kudeaketa hobetu dutelako diote. Orokorrean bezeroarekiko zerbitzua hobetu dutela eta pareko enpresekin alderatuz lehiakorrago bilatu direla nabari izan dute.

Dakizuenez aholkulari taldeak gai teknologiko desberdinak tailer moduan aurkeztu izan dituzte. Tailer teknologiko hauek mikroenpresa, autonomo eta ekintzaileez osatutako talde murriztuei irakasten zaizkie. Tailer bakoitzean gai konkretu bati buruz irakasten da, hala nola, Ticket BAI, Zibersegurtasuna, Kudeaketa eraginkorra, Sustapen aktiboa interneten, Gailu mugikorren erabilera trebeagoa eta Atazak automatizatzea.

Era berean, Errealitate birtuala edota 3D inprimaketa bidezko fabrikazio aditiboa eta beste teknologia berri batzuk erakusteko tailer bat izango dute eskuragarri.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edo aipatutako tailerren bat zuen/gure instalazioetan antolatu, jarri gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora idatziz, edota 943 16 18 31 telefonora deituz.

 

Data

10 Iraila 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00