Skip to main content

MEC – Merkataritza- saltokiak Modernizatzeko Laguntzak 2022

MEC – Merkataritza- saltokiak Modernizatzeko Laguntzak 2022

EAEko merkataritza-establezimenduak berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta azpiegituren bidez modernizatzeko diru-laguntza argitaratu da.

ONURADUNAK

Laguntza hau eskuratu ahal izango dituzte norberaren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta haien jarduera nagusia merkataritzakoa edo zerbitzuetakoa bada.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN ILDOAK

Agindu honi dagokionez, honako baldintza hauek betetzen dituztenak joko dira laguntza jasotzeko moduko inbertsiotzat eta bi ildo desberdintzen dira:

1.ILDOA: Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 3.000€ + BEZ izan beharko luke.

Ildo honetan, merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak, gehi kanpoko zein barneko elementuak onartzen dira, beti ere zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira.

Puntu honetan sartzen dira proiektua idazteak, obra zuzentzeak edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuek eragindako gastuak, betiere obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.

2.ILDOA: Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 750€ + BEZ izan beharko luke.

Ildo honetan, ekipamendu eta aplikazio informatikoak onartzen dira; enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko (TicketBAI) eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko bideratzen direnak.

Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baizik ez dira diruz lagunduko inbertsioa gauzatzen den establezimenduko.

Inola ere ez da diruz lagunduko lokalak, garraio-elementuak, telebista edo telefono terminalak erostea edota ekipamendua leasing edo renting bidez erostea.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN INBERTSIOAK

Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako txikizkako merkataritza-establezimenduetan edo merkataritzarekin lotutako zerbitzuetan egin beharko dira.

  • Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea eta dirulaguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduan bertan egotea (hau da, salmenta gauzatzen den establezimenduan edo haren eranskinetan egotea) eskatzen da.
  • Egiten diren inbertsioak beharrezkoak izango dira eta dirulaguntzaren xede den establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean lotura izango dute.
  • Inbertsioa, diruz lagun daitekeen denbora-aldian benetan egin eta ordaindua izan behar da.

Diruz lagundutako inbertsioak gutxienez bi urtez egon beharko du (dagokion fakturaren datatik aurrera) laguntza eskatu den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduan. Tarte horretan ezingo zaie hirugarren pertsona fisiko nahiz juridikoei laga.

Kontuan izan behar da diruz lagun daitezkeen inbertsioak edo aktiboak eskuratzeko kostua ez dela inola ere merkatuko balioa baino altuagoa izango.

Agindu honetan zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarrien gaineko %30eko dirulaguntza jasoko dute, diruz lagundu ahal izateko gutxieneko zenbatekoak errespetatuz betiere. Diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da establezimenduko.

AURKEZPEN EPEA

  • Eskaerak aurkezteko irekiera epea: 2022ko maiatzaren 18an irekitzen da.
  • Eskaerak aurkezteko amaiera epea: 2022ko irailaren 30an amaituko da.
  • Diruz lagundu daitekeen denbora tartea: 2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean (biak barne).

Baldintzei, aurkeztu beharreko dokumentazioari eta abarri buruzko informazio gehiago izateko.  Hemen

Informazioa gehiago nahi izan ezkero edota zalantzak izanez gero, egin kontsulta Gipuzkoa Turismo eta Merkataritza Lurraldeko Bulegoan:

Telefonoa: 943 02 25 81 edo 943 02 25 65

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Data

19 Maiatza 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia