Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko laguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatu eta indartu nahi du, lurraldean ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea lortzeko. Horretarako, diru-laguntza berri bat argitaratu dute, TicketBAI fakturazio-sistema berria Gipuzkoako enpresetan ezartzen laguntzeko.
ENPRESA ONURADUNAK:
- Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago.
- Deialdian aurkeztutako jarduerekin bat datozen enpresak. KONTSULTATU DEIALDIA HEMEN.
BALDINTZAK:
Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana.
Laguntza emateko baldintza izango da dirulaguntza hauek argitaratzen direnetik 2022ko irailaren 1era bitartean, gutxienez 120 TicketBAI altako fitxategi bidaltzen jarraitzea.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Laguntza 1.000 €finko izango da enpresa bakoitzeko. Zenbateko hori %20 (1.200 €) gehituko da TicketBAIko alta-fitxategiak euskaraz emititzen badira.
ESKAERA EGITEKO EPEA:
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 23an bukatuko da, 12:00etan.
Informazio gehiago: Hemen