Skip to main content

Instagramerako argazkilaritza mugikorrarekin ikastaroa

Instagramerako argazkilaritza mugikorrarekin ikastaroa

Uztailean ere formakuntzen eskaintzarekin jarraitzen dugu, oraingo honetan Instagram sare sozialetan produktuen argazkiak mugikorrarekin kalitatezko amaierarekin burutzeko ikastaroa antolatu da. Ikastaro honek, bide batez, maiatzean burutu zen branding formakuntzari jarraipena ematen dio.

Instagram sare sozialerako formakuntza Berrabiarazi ekimenaren barruan kokatzen da. Hau da, pandemia garaian eskualdeko enpresetan burutu ziren diagnosietan identifikatutako beharrei erantzuna ematen dio.
Sare sozialen erritmo frenetikoaren aurrean, argazki ederrek begirada pausatu eta arreta jartzera gonbidatzen gaituzte, erosleengan interesa sortu eta salmentak burutzeko ateak irekiz.

Ikastaroaren helburua norberaren telefono mugikorra bakarrik erabiliz Instagramerako irudi ederrak ateratzeko oinarrizko teknikak ikastea da. Negozio bakoitzaren argazki-estiloa definitu eta produktuak modu erakargarrian erakutsiz ikusleengan interesa sortzeko ezagutzak eskuratzea, alegia.

Ikastaroa AIZUAIZ enpresak ematen du eta bi prestakuntza saio ditu. Ikastaroak izan duen arrakastaren ondorioz, bi talde egin dira.

Data

08 Uztaila 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia