Oraindik ez al duzu Kit Digitala eskatu?!
Urriaren 20tik aurrera zabalik dago autonomoei eta mikroenpresei digitalizatzen laguntzeko kit digitalaren hirugarren deialdia. Kit Digitala estatuko gobernuaren ekimena da, eta merkatuan dauden soluzio digitalen ezarpena diruz laguntzea du helburu, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko. Horretarako, zenbateko desberdineko bonuak ematen dira, eta horiekin helburua lortzeko zerbitzuak eta irtenbideak eskuratu ahal izango dituzte.
Langile kopuruaren arabera , laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da. Langilerik ez duten autonomoentzat, edo bakarra dutenentzat, 2.000 euro. (3.segmentua). Bonu hau web-orriak sortzeko, Interneten bertan egoteko, online denda bat sortzeko, sare sozialak kudeatzeko, faktura elektronikoak egiteko... erabili daiteke.
Zer egin zure Kit Digitala eskatzeko?
- AceleraPyme-en sartu eta online inprimaki bat betez erregistratu, plataformaren eremu pribatuan sartzeko.
- Diagnostiko Digitalaren Testa edo heldutasun digitalaren mailaren Testa egitea. Test honek 13 galdera ditu, negozioak interneten duen presentzia, sare sozialetako erabilera eta softwarean duen ezagutza neurtzeko.
Nola erabiltzen da bonu digitala?
Laguntzaren onuradunak bonu digitala duenean, bere negoziorako gehien interesatzen zaizkion soluzio eta tresnak aukeratu ahal izango ditu. Horretarako, urrats hauek egin beharko dira:
1. Eragile digitalizatzaileek eskaintzen duten katalogora sartu eta tresnak eta irtenbideak aukeratzea.
2. Lanketa burutzea aukeratu den enpresarekin akordioa negoziatu, sinatu eta formalizatzea.
3. Akordioa formalizatu ondoren, enpresa hornitzaileak soluzio teknologikoa ezarriko du.
4. Enpresa hornitzaileak faktura bakarra eginen du zerbitzua eman ondoren, zenbateko osoarekin eta diru-laguntzaren zenbatekoa adierazita.
Egin bat aldaketa digitalarekin!