Skip to main content

Lanbide. Proiektua ezartzeko laguntza.

Lanbide. Proiektua ezartzeko laguntza.

Ekintzailea ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bultzatzeko, era horretan enplegu- eta aberastasun-aukera berriak sor daitezen. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea ekintzailetza prozesuaren fase guztietan.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN KONTZEPTUAK:

Ekintzaileek beren enpresa-proiektua ezartzeko hainbat inbertsioei aurre egin behar izaten dute. Ondorengo aktibo finkoetan egiten diren inbertsioak, diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

  • Eraikuntza
  • Altzariak
  • Makinaria
  • Instalazioa
  • informatikoak
  • Informazio ekipoak
  • Merkataritza funtsa
  • Garraio elementuak*
  • Tresnak
  • Frankizia kontratuak

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Inbertsio hauengatik diru laguntza jaso ahal izateko, faktura guztien batura 5.000 eurokoa baina gehiagokoa izan beharra du. Beti ere, inbertsio hauen fakturak 2023eko urtarrilak 1etik, eskaera data bitartekoak izanda.

Establezimenduaren diru laguntzaren zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Baina eskatzailea emakumea izatekotan, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15. Ordainketa hau aldi bakarrean jasoko du sustatzaileak, zenbatekoaren guztia izanik.

*Beharrezkoa da EJZn alta 2023 ko urtarrilaren 1 etik dirulaguntza eskatu den egunera arteko aldian ematea.

ESKAERA EPEA:

Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2023eko urriaren 31an bukatuko da. Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu hemen.

Data

07 Ekaina 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00