Skip to main content

Alda zaitez paperik gabeko bulegora

Alda zaitez paperik gabeko bulegora

Nola aldatu dira bulegoak? Prest gaude paperik gabeko bulego baterako? Teknologia berriak eta berrikuntza prozesu guztiak aldatzen ari dira enpresetan.

Gero eta gehiago erabiltzen ditugu komunikatzeko, informazioa partekatzeko edo taldean lan egiteko tresna digitalak. Gaur egun enpresek ez dute ulertzen ordenagailurik gabe lan egitea, baina digitalizazioa askoz haratago doala ulertu behar da. Kontua ez da soilik paperezko euskarria kentzea, baizik eta gure produktibitatea hobetzen eta errentagarriagoak, lehiakorragoak eta eraginkorragoak izaten lagunduko diguten tresnak aplikatzea.

Paperik gabeko bulego batek aukera asko eskaintzen ditu baliabide baliotsu ugari aurrezteko, teknologia modernoak erabiliz. Hala ere, bulegoaren eginkizuna erabat murrizteko edo ezabatzeko teknologia horiek izan arren, enpresa askok paperean oinarritutako sistemak erabiltzen jarraitzen dute.

Digitalizatu zure bulegoko prozesuak apirilaren 30ean Goiekin eskainiko dugun tailerrean hurrengo gaiak ikasi eta praktikan jarriko dituzu:

  • Dokumentuen kudeaketa modu eraginkor eta seguruan egitea.
  • Lanak bikoiztea saihestea.
  • Paperaren eta tintaren kostuak murriztea.
  • Barne- eta kanpo-komunikazioa modu adimentsuan kudeatzea.
  • Zure taldearen produktibitatea hobetzea.

Zure bulegoa digitalizatzeko prozesuan aurrera egin nahi baduzu, hauxe da zure enpresa eraldatzeko unea. Aprobetxatu INPLANTALARIAK SPRIren tailerra zure negozioaren dokumentaziora sartzeko, zauden tokian zaudela.

Animatu eta eman izena galdetegi honetan.

 

Data

11 Apirila 2024

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia