Uda honetan, “freskatu zure negozioa”
Uda honetan, “freskatu zure negozioa” zure aholkulari teknologikoarekin eta enpresa lehiakor batean ERALDATU.
Lortu zure negoziorako ERALDAKETA DIGITALA eta:
- Adimen Artifizialari etekina atera, ohiko zereginak automatizatzeko eta lehiari aurrea hartzeko.
- Lortu bezero gehiago erakusleiho digital bat izanda. Bertan, zure negozioa erakutsi ahal izango duzu kanal digitaletan, zure bezeroek bilatzen duten lekuan.
- Saldu gehiago zure produktuak edota zerbitzuak promozionatuta, zure konpetentziak baino lehen, bezeroak izan daitezkeenen beharrak estaliko dituzten kanpainekin.
- Elkarreragin zure bezeroekin haien beharrak ezagutzeko eta haien eskaerei aurre hartzeko; betiere, zerbitzu bereiziarekin eta neurrira egindakoekin fidelizatzeko.
- Ziberseguruagoa izan zibererasoak saihestuko dituzten tresna eta praktikekin; esate baterako, lapurreta, manipulazioa edo datuen bahitzea.
- Aurreztu denbora eta kostua orain arte ez-eraginkor bihurtzen zintuzten eskuzko zereginak sinplifikatuta edo ezabatuta.
- Bizkortu zure enpresa zauden tokian egonda ere bulego birtual bat izanda mugikorren erabilera adimentsuarekin.
- Izan eraginkorragoa eta eman irudi berritzaileago bat zure enpresa automatizatzen eta sentsorizatzen duten tresnak izanda.
- Ezagutu indarrean dauden teknologia berriak: errealitate birtuala, IoT mikroenpresara aplikatuta, edo 3D inprimaketa. Horien bidez, zure negozioa konpetentziatik bereiziko da.
Mikroenpresa, autonomoa edo ekintzailea baldin bazara, eskatu SPRIren “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” zerbitzua; horretarako, IZENA EMATEKO FORMULARIOA bete beharko duzu eta aholkulari baten doako eta neurrira egindako aholkularitza jasoko duzu. Hura zure enpresara joango da enpresarako teknologiarik erabilgarriena modu eraginkorrean erabil dezazun laguntzera; betiere, modu seguruan, bizkorrean eta inolako kosturik gabe.
Zerbitzu honen bidez, aholkularitza teknologikoa jasoko duzu zure negozioaren emaitzei ekarpena egingo dien arloetan. Era berean, zerbitzua eskatu duten ia 10.000 mikroenpresek lortutako emaitzak ikusteko aukera izango duzu; horien artetik, % 40k salmentak igo dituzte, % 50ek bezeroarekiko zerbitzua optimizatu dute fidelizazioa lortuz, eta % 60k baliabide digitaletan markaren irudia hobetu dute, eta horrekin, bezeroen kaptazioa.