Ekintzaileentzako Laguntzen Deialdia argitaratu da

Honako hiru lerro hauek dira diruz lagungarriak
1.- Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak
Negozio-ideia bat aztertu eta garatzeko, edozein jarduera-adarretan, eta erregimen esklusiboan.Kapitulu honen babespean garatutako jarduerek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxienez eta ekintzak 2014ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dira.
2.- Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak
Enpresa edo negozio-proiektu bat abian jartzeko beharrezko tutoretza eta laguntza ekintzak garatzeko. Kapitulu honen babespean garatutako jarduerek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta ekintzak 2014ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dira.
3.- Enpresa jarduera bat sendotzeko laguntzak
Enpresaren eguneroko jardunean aholkularitza eta laguntza-gastuak ordaintzeko eta Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian kotizatzeko gastuak ere dira diruz lagungarriak.
Aipatutako gastuak 6 hilabetekoak izango dira, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasita.
Legez eratutako edozer erakunde edo enpresak egin ahal izango ditu aholkularitza eta laguntza Zerbitzuak eskaini, betiere bere jardueraren barruan diruz lagundu beharreko ekintzak jasota badaude.
Informazio gehiagorako sakatu hemen