Migrazio-ekintzailetzari buruzko jardunaldia
Joan den urriaren 10ean, migrazio-ekintzailetzari buruzko jardunaldia egin zen. Bertan, GARAPENeko hogei bat garapen-agentzia eta erakunde elkartu bildu ziren migratzaileen ekintzailetza proiektuak sustatzen dituzten hiru eragileekin: Koop SF34, jatorri subsahararreko pertsonek sortutako mikro-enpresa sozialen gunea, Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua; BILTZEN, integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzua; eta Fundación Nantik Lum, Madrilen kokatua, ekintzailetza migratzailea babesten duena “Avanza integra” izeneko programarekin.
Jardunaldiari hasiera emateko, GARAPENek migrazio-ekintzailetzaren erronkak aurkeztu zituen, Europako MEGA proiektuaren esparruan identifikatuta. Ondoren, gonbidatutako gainerako erakundeen txanda izan zen. Esku-hartze horietan egiaztatu zen migratzaileek zailtasunak eta erronkak dituztela beren negozioa abian jartzeko orduan; ekiteko bakardadea, burokraziaren konplexutasuna, hizkuntza, kultura… eta zenbait erakunde prozesu hori errazteko lanean ari direla.
Hitzaldi horien ondoren, han bildutako eragileen arteko lankidetza posibleak identifikatzeko eta eman beharreko hurrengo urratsen inguruan lan egiteko tartea egon zen. Besteak beste, honako gai hauek aipatu ziren: proiektu ekintzaile migratzaileak ikusaraztearen alde lan egitea, teknikariak migrazioari buruzko lege-gaietan prestatzea, eta adierazle kualitatiboak eta kuantitatiboak biltzea, errealitatea ezagutzeko eta kolektibo horren beharrei erantzuteko giltzarri gisa.