Skip to main content

BIDARIk eskualdatze zerbitzua jarri du martxan Goierriko negozioen etorkizuna bermatzeko

BIDARIk eskualdatze zerbitzua jarri du martxan Goierriko negozioen etorkizuna bermatzeko

Negozio askok datozen urteetan erreleboa beharko dute. Erronka horri erantzuteko, Goierriko merkataritza mahaia den BIDARIk eskualdatze zerbitzu berria jarri du martxan, negozio-jabeak eta ekintzaile berriak elkarrekin konektatzeko.

Goierriko merkataritzaren etorkizunerako tresna berria

Datozen urteetan establezimendu askok erreleboaren erronkari aurre egin beharko diote. Egoera horri erantzuteko sortu da BIDARIren eskualdatze zerbitzua, GOIEKIren, Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Idiazabalgo udalen, eta Bareak eta Ordizian merkatarien elkarteen arteko lankidetzaren emaitza.

Zer eskaintzen du zerbitzuak?

• Erreleboa prestatzeko laguntza pertsonalizatua
• Negozio-jabeen eta ekintzaileen arteko bitartekaritza
• Eskualdatze prozesuaren planifikazioa
• Konfidentzialtasuna eta diskrezioa prozesu osoan

Nori zuzentzen zaio?

Batetik, datozen urteetan jarduera uztea aurreikusten duten negozioei. Bestetik, martxan dagoen negozio baten ardura hartu edo merkataritza-jarduera bati ekin nahi dioten ekintzaileei.

Herri bizien alde

Merkataritza ez da soilik jarduera ekonomikoa. Herri txikietan, komertzioek gertuko zerbitzuak eskaintzen dituzte, kaleei bizia ematen diete eta komunitatearen kohesioan laguntzen dute. Horregatik, BIDARIk tokiko merkataritzaren jarraipena sustatu nahi du, Goierriko herriek euren nortasuna eta dinamismoa mantentzen jarrai dezaten.

Informazio gehiago

Eskualdatze zerbitzuari buruzko informazio osoa eta harremanetarako datuak eskuragarri daude www.goierri.eus webgunean.

Data

23 Iraila 2026

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia