Skip to main content

KIT Digitala

KIT Digitala

Hurrengo deialdia
Laster irekiko da zurea bezalako enpresen digitalizazioa sustatzeko Kit Digitala programaren bigarren deialdia.

Kasu honetan, laguntza 3 langiletik 10 langilera bitarteko enpresa txikientzat edo mikroenpresentzat izango da, eta onuradun bakoitzeko zenbatekoa 6.000 eurora artekoa izango da.

Programaren helburua da enpresa txikien, mikroenpresen eta autoenpleguan dauden pertsonen lehiakortasuna eta heldutasun digitalaren maila hobetzea. Horretarako, digitalizazio-soluzioak ezarriko dira kategoria hauetan:

  • Webgunea eta Interneteko oinarrizko presentzia.
  • Merkataritza elektronikoa.
  • Sare sozialen kudeaketa.
  • Bezeroen kudeaketa.
  • Business Intelligence eta Analitika.
  • Prozesuen kudeaketa.
  • Faktura elektronikoa.
  • Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak.
  • Komunikazio seguruak.
  • Zibersegurtasuna.
  • Presentzia aurreratua Interneten.
  • Marketplace.

Zalantzarik izanez gero, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak doako kontsulta-zerbitzua du, Kit Digitalari buruzko aholkuak emateko.

Informazio gehiago

Oharra
Eskaerak aurkezteko epea: 2022/09/02an, 11:00etan.

Data

05 Abuztua 2022

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia