Skip to main content

Estatu Batuetako Euskal gazteak hiru asteko egonaldia egitera etorriko dira Goierriko familietara

Estatu Batuetako Euskal gazteak hiru asteko egonaldia egitera etorriko dira Goierriko familietara

Ateak Ireki 2025 egitasmoak, hirugarren urtez jarraian, Ipar Ameriketako 16-25 urteko euskal jatorria duten gazteak ekarriko ditu Goierrira udan. Egonaldia Goierriko familiekin egingo dute, ekainaren 28an hasi eta uztailaren 20ra arte.

Epe ertain luzera begirako proiektu kolektiboa da hau, helburu zehatz hauek bete nahi dituena:

  • Ipar Ameriketako Euskal jatorria duten gazteak euskara eta euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea.
  • Goierriko familiekin bizi betirako harreman pertsonalak sortzea.
  • Euskal Komunitatearen aldeko pertsona aktiboak izanda, Goierriren nazioartekotzean laguntzea.
  • Ipar Ameriketako Euskal komunitateko gazteak, Goierriko etxeetan jaso ahal izateko sarea osatzea.
  • Elkar ezagutza indartzea, batez ere gazteei begira. Zubiak eraikitzea.
  • Trukea sustatzearen bidez euskal herriko gazteak euskal diaspora ezagutzeko bideak zabaltzea.
  • Euskal Herria ezagutzea maila guztietan (euskara, kirola, dantza, bertsolaritza, musika, erakundeak, kooperatibak, gizarte eragileak, unibertsitateak, …).

Izena eman dutenen perfila:

Aurtengo edizio honetan 46 gaztek eman dute izena, eta hauetatik 33k izango dute aukera Euskal Herria ezagutzeko. Jarraian etorriko diren gazteen datuak daude:

 

 

 

 

Ateak Ireki 2025 Batzen Kultur Elkarteak antolatzen du, NABO elkartearekin eta Goiekirekin batera. 

Ekainaren 28tik uztailaren 20ra gauzatuko da diasporako euskal gazteen etorria. Astean zehar Maizpide barnetegian jasoko dituzte euskara eta kultura eskolak, eta asteburuetan familiekin egoteko denbora izango dute.

Horrez gain, lehen astean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, uda ikastaroetako euskal dantza ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, egun osoko irteerak eta Goierri hobeto ezagutzeko hainbat herritan ekintzak antolatu dira.

Familietako gazteek aukera izango dute ekimenetan parte hartzeko.

Familiak parte hartzeko deia

Ateak Ireki 2025 egitasmoaren antolatzaileek Goierriko familiei dei berezi bat egin nahi die:

"Ipar Ameriketako euskal gazte horiek ekainaren 28an Goierrin egongo dira gurekin. Zabal diezazkiegun gure etxeko ateak. Etorkizuneko zubiak eraikitzeko, bizi guztirako harreman pertsonala estua lortzeko aukera paregabea da denontzat. Aprobetxa dezagun."

Informazio gehiago: www.ateakireki.eus

 

Data

11 Martxoa 2025

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia