Skip to main content

Goierriko eskualdean laneratzea sustatzeko Elkar-EKIN LANEAN programa martxan dago Goiekiren eskutik

Goierriko eskualdean laneratzea sustatzeko Elkar-EKIN LANEAN programa martxan dago Goiekiren eskutik

“Lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzea” deituriko programarekin egoera zaurgarrian dauden hamar pertsonak oinarrizko formakuntza jaso ostean praktikak burutuko dituzte Goierriko udaletxeetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena da Elkar-EKIN LANEAN enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia. Estrategia honen testuinguruan antzeman da langabezian dagoen pertsonen ehuneko handi batek, oinarrizko formakuntzarik ez duela eta behar horri erantzuna emateko, eskualdez eskualde proiektu desberdinak bultzatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia.

Goierri eskualdeko hainbat eragileen ekimenari esker gauzatzen ari den baratzeko proiektuaren hasierako helburua, pertsonak gremio desberdinetan formakuntza izatea eta profesional polibalenteak garatzea izan zen, baina, diru laguntzen izaera dela eta, momentuz lorezaintza gremiorako formakuntza soilik sortu da. Hala ere, etorkizunerako gainontzeko gremioetako formakuntzak (igeltserotza, iturgintza, margolaritza..) eskaintzako aukera egongo dela aurre ikusten da.

Iker Galparsorok, Goiekiko Zuzendari Orokorrak, dioenez “Egoera zaurgarrian dauden pertsonak gizarteratu eta lan aukera berriak eskaintzea da programa honen helburu nagusia”.

Momentu honetan, Goierri Eskolan oinarrizko konpetentzien ikastaroak gainditu ondoren, pertsona hauek Lorezaintza ikastaroa gauzatzen ari dira. Formakuntza hau irakasteko tokia Fraisoro eskola (Zizurkil) da, arlo honetan, Gipuzkoako erreferente delako, instalazio egokiak, beharrezkoak diren materiala eta makinariarekin kontatzen dutelako eta irakasle egokiak eskaintzen dituelako.

2022ko urtarrilaren 13an ekin zitzaion proiektuari Goiekiko instalakuntzetan ospatu zen aurkezpen saio batekin eta jardunaldira, antolakuntzan lan egiten duten kideez gain, momentu honetan formakuntzan parte hartzen ari diren sei pertsonek hartu zuten parte, nahiz eta taldea gaur egun hamar pertsonek osatzen duten.

Formakuntzaren hiru alderdiak

Alde batetik, astelehenetan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara Emplea Fundazioarekin formakuntza teknikoez gain, zeharkako gaitasunen lanketan aritzen dira pertsona hauek Goiekiko instalakuntzetan. Talde lana, komunikazio egokia, lanpostu bat eskuratzeko eta mantentzeko gaitasunen lanketa besteak beste.

Bestetik, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostiraletan goizeko 9:00etatik 14:00etara Fraisoron, lorezaintzari dagokion formakuntza teknikoa (teoriko-praktikoa) burutzen ari dira. Formakuntzaren atal hau zazpi moduluetan banatua dago: Lorezaintzako printzipioak, lorategiak eta berdeguneak instalatzeko proiektuen zuinketa, lorategietako azpiegiturak, ekipamendua eta altzariak eraiki eta instalatzea, lorategiko landare-elementuak ezartzea, soropilak ezartzea, balorazio ekonomikoa eta legeria.

Azkenik, bi formakuntza hauek otsailean amaitu eta, martxoan, Emplea Fundazioarekin orientazio lanetan aritu ostean, praktikak hasiko dituzte Goierriko udaletxeetan.

“Lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzea” laneratze proiektuan ondorengo eragileak ari dira parte hartzen:

• Caritas
• Goierri Eskola
• Sarea fundazioa
• Prospektiker
• Enplea fundazioa
• Goieki

2022ko otsailak 22an Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusi den Unai Andueza izan zen Goierriko Garapen Agentzian ospatu zen proiektuaren inguruko jarraipen bilera batean. Bertan, horrelako proiektuak bultzatu eta babesteko dituen asmoak azaldu eta 2022rako aurreikusten den Elkar-Ekineko deialdiaz hitz egin zuen.

 

Data

25 Otsaila 2022

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia