Emaktiva Goierriko emakumeekin
Enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da Emaktiva.
Beren beharretara egokitutako ibilbideak egiten ditu, eta emakumeei laguntzen die lana bilatzen, haien autonomia handitzeko. EDE FUNDAZIOAren barnean kokatzen da. Gizarte-sentsibilitatea duten enpresak, erakundeak eta pertsonak bilatzen ditu, Emaktivan parte hartzen duten emakumeak laneratzen laguntzen dutenak. Hau guztia ikuspegi feminista baten bitartez eta ingurune komunitario eta euskal enpresekin sarean lan eginez.
Gipuzkoan, Emaktiva Biran estrategiaren barruan, Goierrira iritsi dira, bertako eskualdeko emakumeei beren ibilbidea ezagutu, lan-aukerak aztertu eta horren baitan laguntza espezializatua eskaintzeko. Horretarako, lankidetza-esparru bat ezarri da GOIEKIrekin, hitzarmen bat sinatuta. Lankidetza hau “Gizarteratzeko eta Laneratzeko ibilbide integratuak, pertsonari egokituak: prestakuntzatik enplegura” proiektuaren barnean kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goierriko Ekimena S.A.ren arteko hitzarmenaren bitartez, enpleguaren sustapenaren eta gizarte-laneratze “elkar-EKIN lanean” proiektua helburu dutelarik.
Martxotik esparru honekin lanean dabiltza Goierriko hainbat herritako emakumeekin. Goiekin kokatzen dira Ordiziako Arranomendia 5 zk.an, bertan taldeko ekintzak eta gizarteratzeko laguntza pertsonalizatuak lantzen dituzte.
2023 urtean zehar hainbat arlo garatzen dabiltza; enplegarritasun tailerrak, enplegua bilatzeko ahalduntze digitala, laguntza eta jarraipen pertsonalizatuak eskainiko dituzte.
Goierriko emakumeek Emaktivako ateak zabalik izango dituzue beti, edozein unetan ibilbidea hasi daiteke, datarik eta eperik gabe.
Informazio gehiago: 691 01 90 38
https://emaktiva.org/actividades/emaktiva-goierri/