Skip to main content

Ahalduntzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko tailerra

Ahalduntzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko tailerra

Joan den astean Ananda aldi baterako lan enpresako Andoni Antxiaren bisita izan genuen, beraiek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta aldi baterako enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko.

ElkarEkin Lanean proiektuaren babesean Ehungintzako formakuntza burutzen ari diren 13 emakumeeak izan ziren saioan.

Aurkezpenean zehar gaur egun hautaketa prozesuek nola funtzionatzen duten eta horretarako bereziki zaindu behar ditugun tresnak bertatik bertara azaldu zituen.

Azpimarratu zuen curriculuma bezala, LinkedIn-en profila zaintzea ezinbestekoa dela dagoeneko gaur egun, networkingerako asko erabiltzen den sarea bilakatu delako.

Motibazioari buruz ere hitz egiten ibili zen, eta emakumeek lan-munduan sartzeko orduan zituzten zailtasunak azaldu eta nola aurre egiteko gomendioak ematera ere ausartu zen.

Halaber, zein den langileak biltzeko dinamika, zein diren gehien erabiltzen diren iturriak, zein diren gehien eskatzen diren lanpostuak eta kontratatzeko orduan zein gaitasun eta baldintza bilatzen dituzten.

Emakumeek beren kezka eta beharrak partekatuz parte hartu zuten, eta eskaintzen dituzten lanpostuei buruzko zalantzak argitu ahal izan zituzten. Oso aberasgarria izan zen enpresa eta emakumearen arteko elkarreragina.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bisitagatik eta denboragatik. Izan ere, atsegina izan zen tartetxo hori izatea, baita bere ezagutza partekatu eta emakumeek lana lortzeko baldintzak nola hobetu ditzaten. Lanean jarraituko dugu eta laster berriro elkar ikustea espero dugu.

Data

15 Abendua 2023

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia