Gipuzkoako Foru Jauregira bisita
Orain dela hilabete, Gipuzkoako diputatu nagusiak ElkarEKIN Lanean proiektuaren barruan josketa formakuntza burutzen ari diren emakume taldea ezagutzera gerturatu zen.
Lana lortzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko proiektua da ElkarEKIN Lanean. Pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza-ibilbideak garatzen ditugu, eta lana bilatzen laguntzen diegu, haien autonomia handitzeko. Gaitasun soziolaboralen eta ingurunearen ezagutzaren gaineko trebakuntza indartzen ere ahalegintzen gara, aurreko asteko Gipuzkoako Foru Jauregira egindako bisitaren bidez.
Eskura dituzten zerbitzuak ezagut ditzaten eta baita diputatu nagusiarekin beraien kezka, gizartearen inguruko gogoeta eta laneratze enpresak dakartzaten onuren inguruko iritziak partekatzeko aukera izan zuten.
Goizean zehar, Emaús Fundazioko eta Hazlan Iruneneko erabiltzaileak ere hurbildu ziren, taldearekin testigantza interesgarriak partekatzera, eta giro atsegina sortu zen denen artean.
Emakumeak eroso moldatu ziren, interes handia agertu zuten galderak eginez, luze eta zabal hitz eginez, argazki eta bideo ugari ateraz jauregiko solairu noblera egindako bisitan… Bi orduak motz geratu zitzaizkien!
Mila esker Eider Mendoza eta bere talde osoari gonbidapenaagatik eta goizean zehar taldeari emandako tratuagatik!