Skip to main content

Lorategiak eta berdeguneak instalatzeko eragiketako diploma banaketa burutu da

Lorategiak eta berdeguneak instalatzeko eragiketako diploma banaketa burutu da

Elkar-EKIN Lanean programari esker 1.mailako ziurtagiri profesionala gauzatu duten lorategiak eta berdeguneak instalatzeko eragiketetan gaitutako taldearen diploma banaketa burutu da.

“Elkar-EKIN Lanean” enplegu programa, Eskualdeko Gizarteratze Sarean parte hartzen duten erakundeek egindako lankidetza-lanaren emaitza da. Helburua, baztertze arriskuan dauden langabetuak gizarteratzea eta laneratzea da. Ekimen honen bidez ere, pertsonak enplegu hobea lortzera bideratu nahi ditugu, lurraldean kalitatezko enplegua gara dadin. Horretarako alor ezberdinetako prestakuntza kualifikatuak eskaintzen ditugu.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako “Elkar-EKIN Lanean” proiektu estrategikoaren sailaren barruan kokatzen da. Finantzazioaren %85a Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio eta %15a Goierriko udalei.

Lan munduan txertatzea,  berdeguneak zainduz.

2023-2024 programan hainbat prestakuntza kualifikatu eskaini dira, eta horietako bat lorategiak eta berdeguneak instalatzeko eragiketak  izan da. Taldea martxoan hasi zen ibilbidearekin, eta Fraisoro Eskolak 2 hilabeteko prestakuntza teknikoa eman ondoren, hainbat hilabetez ibili dira eskualdeko hainbat udaletxetako brigadetan ikasitakoa praktikan jartzen. Aldi berean, gaitasun digitalak landu dituzte Goierri Eskolaren bidez, eta Ede Fundazioarekin, Emaktiva programaren bidez, gaitasun soziolaboralak.

Ibilbide honi guztiari amaiera emateko,  gaur Goiekiko instalakuntzetan diploma banaketa ekitaldia antolatu da. Bertan, ikasleez gain, eskualdeko inklusio sarea osatzen dugun eragileak (Goierri Eskola, Gurutze Gorria, Caritas, Sarea Fundazioa, Ede Fundazioa, Prospektiker eta Goieki), Adur Ezenarro, Ordiziako udaletxeko alkatea, eta Elena Ruiz, Beasaingo udaletxeko zinegotzia egon gara.

Goiekiko zuzendariak, Iker Galparsorok, ekitaldiari hasiera eman dio bertaratutako guztiei ongietorria emanez. Aurkezpen txiki bat egin eta ibilbidea argazki eta bideoekin errepasatu ondoren, ikasleak banan-banan izendatu dira eta, Adur Ezenarrok, Goiekiko presidentea eta Ordiziako Udaleko alkatea, eta Elena Ruizek, Beasaingo udaleko zinegotziak, prestakuntza gainditu ondoren irabazitako diploma banaketa burutu dute.

Honekin guztiarekin, pertsona hauek ilusioz daude erronka berriei aurre egiteko! 

Data

20 Iraila 2024

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia