Kostuen Kudeaketa Tailerra antolatu dugu
Berrabiarazi proiektuaren baitan enpresetako pertsonen ikasketa prozesua bermatzeko bidean Kostuen Kudeaketa formakuntza tailerra antolatu dugu. Abenduaren 2an jorratutako saio honek parte hartzaileei enpresetako kostuak identifikatu, sailkatu eta hauen jarraipena egiteko tresnak ematea izan du helburu.
Tailer honetan landutako edukiak helburuen kudeaketa, kostuen azterketa, errentagarritasun ataria, kostuen desbiderazioak eta norberaren kudeaketaren garapena izan dira. Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izan dute.
Guztira bederatzi enpresatako hamaika pertsonak hartu dute parte.