Skip to main content

Lan Mentoring programaren sentsibilizazio saioa burutu da

Lan Mentoring programaren sentsibilizazio saioa burutu da

Lan Mentoring enpresetan ezagutzaren transferentzia gauzatzeko Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, abian jarritako proiektu pilotua da: dena delako arrazoiagatik pertsona bat falta denean, erabat eragin diezaioke enpresaren egunerokoari, prozesu klabeetan haren papera beteko duen pertsonarik ez dagoelako.

Programa hau enpresen artean ezagutzera emateko sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu da urtarrilaren 26an. Bertan, ezagutzaren transferentziaren garrantziaz hitz egin da, joera demografikoak, pertsonen garrantzia, gaiaren sistematizazioa eta generazio arteko errelebuaren kudeaketa zehaztu dira, besteak beste. Azkenik, Lan Mentoring proiektu pilotuaren inguruko zehaztapenak aurkeztu dira.
Lan Mentoring proiektu pilotuan Euskadi mailako, 10 eta 249 langile bitarteko, 60 enpresak parte hartzeko aukera izango dute. Oraindik ere bada hainbat enpresarentzako lekua, beraz, datozen asteetan enpresen identifikazioarekin jarraituko dugu. Interesa izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: Xabier Perez, posta elektroniko bidez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943 16 00 40 telefonora deituta.
  pdf Hona hemen (550 KB) sentsibilizazio saioan erabilitako aurkezpena.

Data

17 Otsaila 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia