Skip to main content

Lan Mentoring zerbitzu espezializatua martxan da

Lan Mentoring zerbitzu espezializatua martxan da

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketarako zerbitzua abiarazi du. LanMentoring-ek doako laguntza-zerbitzu espezializatua eskaintzen die Euskadiko enpresa txiki eta ertainei, beren plantilletan edo, zehatzago, beren negoziorako kritikoak diren zenbait lanpostutan belaunaldi-erreleboa arrakastaz jorratzeko, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin.

Belaunaldi-ordezkapena berehalakoa da EAEko enpresa-sarean. Horrenbestez, enpresetako taldeen zahartzearen erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar dira, erreleboari lotutako trantsizioak lehiakortasuna galtzea eragin ez dezan.

Ekimen pilotu honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, enpresa txiki eta ertainei beren plantillen bizi-zikloari aurrea hartzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesua erraztu nahi diegu.

Goiekitik zerbitzu honetara bideratzeko lehen pausoak ematen lagundu zaitzakegu. Ikusi zerbitzua.

Data

08 Urria 2024

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia