Skip to main content

Enpresen jarraikortasunaren inguruko sentsibilizazio saioa egingo da

Enpresen jarraikortasunaren inguruko sentsibilizazio saioa egingo da

"Jabetzan eta/edo kudeaketan errelebo-egoeran dauden enpresen jarraipena" sentsibilizazio saioa antolatu da, Goierriko enpresa guztiei bideratuta, GOIERRIKO ENPRESEN JARRAIPENA izeneko proiektuaren baitan. 

Sentsibilizazio saio honetan honako gaiak landuko dira: 

  • Jabegoaren eta kudeaketaren oinordetza planifikatzearen eta aurreratzearen garrantziaz hausnartuko da.
  • ­Errelebo faltagatik epe labur edo ertainean egoera kritikoan dauden enpresei aukera emango zaie proiektuan parte hartzeko eta prozesu honetan orientatuko dieten kanpoko laguntza izateko.

Express galdetegi bat prestatu da, enpresak arlo horretan duen kalteberatasun/arrisku maila ezagutzeko. Osatzeko 3 minutu baino gutxiago behar dira, eta emaitzak 24/48 ordu baino gutxiagoan jasoko ditu enpresak. Bete galdetegia hemen: Express galdetegia

Saioaren xehetasunak: 

  • Data: Urtarrilak 27 
  • Ordua: 14:30etatik 16:00etara
  • Tokia: NBF eraikina, Kontseilu Gela

Saioan izen ematea urtarrilaren 24a baino lehen egin behar da honako estekan: Baieztatu bertaratzea

Proiektu hau Goierri Valleyk kudeatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin.

 

Data

17 Urtarrila 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia