Skip to main content

2026an ere Lan Mentoring zerbitzua, enpresen eskura

2026an ere Lan Mentoring zerbitzua, enpresen eskura

Euskal enpresa txiki eta ertainek erronka gero eta premiazkoago bati egin behar diote aurre: belaunaldi-erreleboa modu antolatuan kudeatzea eta langile eskarmentudunen ezagutza kritikoa gal ez dadila bermatzea. Testuinguru horretan 2026an ere Lan Mentoring martxan da, Lanbidek sustatutako eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean garatutako ekimena. Goiekitik, gure aldetik, enpresei laguntza eskaintzen diegu zerbitzu honen onuradun izan daitezen.

Programa hau gure inguruko enpresek datozen urteetan izango duten erronka nagusietako bati erantzuteko jaio da: plantillen zahartzeari eta belaunaldi-ordezkapenari aurre egitea, lehiakortasuna arriskuan jarri gabe. Lan Mentoring-ek enpresei laguntzen die beren langileen bizi-zikloa aurreikusi, planifikatu eta kudeatzeko prozesuak modu egituratuan garatzen.

Zerbitzua, batik, 10 eta 249 langile bitarteko ETEei zuzenduta dagoen arren, 2026an irizpide hori zabaldu da eta hau zehazki betetzen ez duten enpresek parte hartzeko aukera izango dute. 

50 orduko aholkularitza pertsonalizatua, enpresaren neurrira

LanMentoring-ek 50 orduko aholkularitza espezializatua eskaintzen du, guztiz doakoa, hiru fasetan antolatuta:

  • Diagnostiko azkarra, negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak identifikatzeko.
  • Aholkularitza pertsonalizatua, Lanbideren kontratazio, prestakuntza eta enplegu tresna publikoekin lotura errazteko.
  • Laguntza zuzena enpresak aukeratutako langileentzat, duten ezagutza eta esperientzia estrategikoa enpresan gera dadin bermatzeko. 

Enpresentzako abantaila nagusiak
Programak hainbat onura eskaintzen dizkie parte hartzen duten enpresei:

  • Talentua eta ezagutza estrategikoa galtzea saihestea.
  • Lanpostu gakoetan jarraitutasuna bermatzea.
  • Plantillaren motibazioa handitzea.
  • Langileen eta sartzen diren profesional berrien garapenari bultzada ematea.
  • Lanpostuen deskribapena eguneratzea, beharrezkoa bada.

Informazio guztia hemen

Data

13 Otsaila 2026

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia