Argindar faktura ulertzeko eta autokontsumoarekin aurrezteko tailerra Itsasondon
Goierriko Energia Bulegoak argindar faktura ulertzeko eta autokontsumo instalazioekin aurrezteko tailer bat eskaini zuen Itsasondoko Udalean. Jarduera hori apirilaren 24an antolatu zen, HITZAR Energia Komunitatearen eta Itsasondoko Udalaren laguntzarekin.
Tailer honetan argindar faktura ezberdinak ulertzen eta interpretatzen ikasi zen, ondoren optimizatu ahal izateko. Tailer praktikoa izan zen, partaide guztiek faktura ekartzeko eta bertan aztertzeko aukera izan baitzuten.
Saio honen berezitasuna, parte hartzaile guztiek autokontsumo fotovoltaiko partekatu baten kide direla izan zen. Beraz, autokontsumoa izateak fakturan duen eragina, jardunbide egokiak eta sorkuntza-soberakinak konpentsatzeko dauden aukera ezberdinak azaldu eta aztertu ziren.
Goierriko Energia Bulegotik bultzatzen diren ekintzen helburu nagusietako bat, herritarrek energia gaietan dituzten ezagutzak handitzea da. Mota honetako tailerrekin, herritarrak beren kabuz fakturak ulertzea eta optimizatzea lortu nahi da, energia tarifa egokiak izateko eta behar baino gehiago ez ordaintzeko.
Zuk ere argindar faktura ulertu, aztertu eta optimizatu nahi baduzu, etor zaitez Goierriko Energia Bulegora.
Hitzordua eskatzeko: