Skip to main content

Zer da autokontsumo fotovoltaikoa?

Zer da autokontsumo fotovoltaikoa?

Autokontsumo fotovoltaikoa eguzki panel fotovoltaikoen bidez norberaren kontsumorako elektrizitatea ekoiztea da.

Kontsumo elektrikoaren zati bat autokontsumo-instalazioak sortutako energiarekin estaltzen da, argindar fakturan zuzeneko aurrezpena ekarriz eta elektrizitatearen prezio-aldaketekiko mendekotasuna txikituz. Horrez gain, energia fosil gutxiago erabiltzen direnez, atmosferara isurtzen diren emisio kutsatzaileak murriztu egiten dira.

Bi sailkapen nagusi egin daitezke:

Kontsumitzaile kopuruaren  arabera:

  • Autokontsumo indibiduala: kontsumitzaile bakarra dagoenean.
  • Autokontsumo partekatua: kontsumitzaile bat baino gehiago dagoenean. Kasu honetan, aurretik adostuta egongo diren banaketa koefizienteen bidez, kontsumitzaile bakoitzari instalakuntzaren zati bat egokituko zaio.

Soberakinak nola aprobetxatzen diren:

  • Soberakinik gabe: soberakinak, hau da, instalakuntzatik sortu den eta kontsumitu ez den energia ez da sare elektrikora isuriko, eta, beraz, soberakin hauengatik ez da konpentsazio ekonomikorik jasoko.
  • Soberakin eta konpentsazioarekin: soberakinak sarera isurtzen dira eta hauengatik konpentsazio ekonomiko bat jasotzen da. Konpentsazio ekonomiko hau, soberakin kantitatearen (kWh) eta merkaturatzailearekin adostutako prezioaren araberakoa izango da.

Mota hauetako instalakuntzak geroz eta ohikoagoak dira aurrerapen teknologikoei, instalazioa osatzen duten elementuen prezioen jaitsierari, izapide administratiboen sinplifikazioari eta tokiko eta estatuko laguntzei esker.

EEEk – Energiaren Euskal Erakundeak etxebizitza-sektorean autokontsumoa bultzatzeko diru-laguntza programa berri bat jarri du martxan. Laguntza hori 2024ko apirilaren 15etik 2024ko urriaren 31ra arte egongo da eskuragarri. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Autokontsumo fotovoltaikoaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.

Hitzordua eskatzeko:

Data

10 Maiatza 2024

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia