Goierriko Energia Bulegoak autokontsumorako aukeren inguruko hitzaldia eskainiko du Idiazabalen
Ba al dakizu zure bizilagunekin batera energia sortu eta partekatu dezakezula?
Gaur egun, goierritarren gehiengoa jabekideen komunitateetan bizi da. Beraz, autokontsumo partekatua aukera paregabea izan daiteke argindar faktura murrizteko eta eredu jasangarriago bat sortzeko.
Goierriko Energia Bulegotik eskainiko dugun hitzaldi honetan, autokontsumo partekatuaren oinarriak azalduko ditugu. Zehazki, honen inguruan hitz egingo dugu:
- Zer den autokontsumo partekatu bat
- Zer desberdintasun dagoen autokontsumo partekatu baten eta energia komunitate baten artean
- Jabekideen komunitateentzako dauden autokontsumorako aukerak
- Autokontsumo partekatuko proiektu bat sortzeko pausoak
Hitzaldia abenduaren 18an eskainiko da, arratsaldeko 18:00etan Idiazabalgo Udalean.
Ez galdu aukera eta eman izena ondorengo estekan: https://forms.gle/UhWH9cFnXk15AWZU9
Informazio gehiago 843 739 988 telefonoan edo