Skip to main content

Goierriko Energia Bulegoak arreta-egutegi berria ezarri du

Goierriko Energia Bulegoak arreta-egutegi berria ezarri du

Urtarrilaren 19tik aurrera, Goierriko Energia Bulegoaren arreta zerbitzuak egutegi berria du, Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoarekin bateratuta. Hemendik aurrera, bi zerbitzuak egutegi eta kokapen berean eskainiko dira, herritarrei arreta eraginkorragoa eta antolatuagoa eskaintzeko helburuarekin.

Aurrerantzean, bi zerbitzuak —energia bulegoa eta kontsumo bulegoa— Goierriko Garapen Agentziatik, Goieki, kudeatuko dira eta Sara Irastorzak eskainiko ditu.

 

Zerbitzuak, zertarako?

Goierriko Energia Bulegoa:

  • Argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu.
  • Tramiteen kudeaketan lagundu: kontratu aldaketa eta potentzia aldaketa.
  • Bono sozialaren eta dirulaguntzen inguruko informazioa eman.
  • Energia aurrezteko aholkuak eman.

Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoa:

  • Hiritarrek, ondasunak erostean eta zerbitzuak erabiltzean, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak nola babestu behar dituzten azaltzeko.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak jaso eta dagokien entitate eta erakundeetara bideratzeko.

 

Egutegi bateratua: non eta noiz?

Bi bulegoak honako ordutegi eta kokalekuetan eskainiko dira:

Goizeko arreta (10:00–14:00):

  • Ordizia: astelehena eta asteazkena
    Udaletxea — Kale Nagusia, 24
  • Beasain: asteartea eta ostirala
    Martina Maiz, 3
  • Lazkao: osteguna
    Udaletxea — Euskadi Enparantza, z/g

Arratsaldeko arreta (15:00–17:00):
— Udako ordutegian izan ezik (2026ko ekainak 22tik 2026ko irailak 11 arte, biak barne) —

  • Goieki, Ordizia: astelehenetik ostegunera
    Arranomendia 5, NBF eraikina

 

Hitzordua hartzeko beharra

Zerbitzuaren antolaketa egokia bermatzeko, aurretiko hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da, bai energia bulegorako, bai kontsumo bulegorako.

 

Harremanetarako datuak:

  • Telefonoa: 843 739 988
  • Kontsumo bulegoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Energia bulegoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
     

Goierriko herritarrei arreta emateko konpromisoa berresten dugu, egutegi berritu honen bidez zerbitzua hobetuz eta erraztuz. Bi zerbitzuetan arreta zuzena eta doakoa emango da.

Data

19 Otsaila 2026

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia