Lan merkatuaren bilakaera: 2023ko azaroa

2023ko urriko datuen arabera, Goierriko azaroko langabezia tasa %7,50ekoa izan zen, horien artean, %5,89 gizonezkoak eta %9,30 emakumezkoak izanik.
Gipuzkoako langabezia tasa %8,20 izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %10,30, besteak beste. Azken bi hauetan ere, emakumezkoen langabezia tasa handiagoa izan da.
Goierriko eskualdeko langabezi-tasa handiena Ordiziak du %9,9arekin, eta txikiena, aldiz, Mutiloak %0,8arekin. Eskualdeko langabezia tasa handiena 45 urtetik gorako biztanlerian kokatzen da, zerbitzuak sektorean zehazki, %49,56arekin. 25 urtetik beherako pertsonen artean, langabezia tasa, %11,18an kokatzen da eta 25-44 urteko tartean, %38,51an.
Beste alde batetik, Nekazaritza sektoreak kopuru txikiena dauka, %1,57arekin.
Lan merkatuko egoeraren ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, hemen duzu azkeneko txostena eskuragarri.