Lan merkatuaren bilakaera: 2024ko martxoa
2024ko otsaileko datuen arabera, Goierriko langabezia tasa %7,50ekoa izan zen, EAEn (%10,10) eta Gipuzkoan (%8,20) baino baxuagoa. Langabetuen %6,07 gizonezkoei dagokio eta %8,95 emakumezkoei. Pasaden hiruhilabetekoarekin alderatuz, gizonezkoen langabezia tasa igo egin da eta emakumezkoena, aldiz, jaitsi.
Goierriko eskualdean, 45 urte baino gehiagoko pertsonen langabezia tasa da altuena. Biztanleria langabetuaren adin-banaketari erreparatuz, 25 urtetik beherakoak %9,17 dira, 25 eta 44 urte bitartekoak %41,93 eta 45 urtetik gorakoak %48,65. Gipuzkoa mailako datuekin alderatuz, 45 urte baino gehiago dutenen artean, %54,01a dago langabezian.
Sektoreari dagokionez, langabetu gehien zerbitzuen sektorean kokatzen dira.
Lan merkatuko egoeraren ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, hemen duzu azkeneko txostena eskuragarri.