Skip to main content

LoraTU Goierri prestakuntza-ibilbideko ikasleak klase teorikoak gainditu ondoren, praktikak hasteko prestatzen ari dira

LoraTU Goierri prestakuntza-ibilbideko ikasleak klase teorikoak gainditu ondoren, praktikak hasteko prestatzen ari dira

Laneratzeko lankidetza-proiektu bat

Elkar-EKIN Lanean enplegu-programak, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Eskualdeko Sareak koordinatuta, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea du helburu, prestakuntza-eskaintza kualifikatu baten bidez eta egungo lan-merkatuaren beharretara egokituta.

Gizarteratzeko eta laneratzeko programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Goierriko udalen laguntzarekin sustatua dago. Ekimenak programak eskualdean gizarteratzearekin eta kalitatezko enplegua garatzearekin duen konpromisoa islatzen du.

2016an abian jarri zenetik, Elkar-EKIN Lanean enpresak 6.511 laneratze lortu ditu guztira, eta urtean 723 enplegu, bataz beste. Horrela, behar handiena dutenentzat kalitatezko enplegua sortzea posible dela frogatuz.

Beste urrats bat

Taldeak LoraTU Goierri prestakuntza-ibilbideko klaseak gainditu ditu, Elkar-EKIN Lanean programaren barruan, non 17 pertsona aktiboki parte hartzen aritu diren joan den otsailaren 24tik. 17 pertsona horietatik 9k lan-esperientzia izango dute Goierri eskualdeko hainbat udalerritan praktikak egiten.

Hilabete hauetan, taldeak prestakuntza espezializatua jaso du lorategiak, parkeak eta berdeguneak instalatzen (90 ordu) eta mantentzen(90 ordu) oinarrizko eragiketetan, eta guztira 180 orduko ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatu dute. Eskolak Fraisoro Eskolaren instalazioetan eman dira, Bilabonan. Bertan, ikasleek lorezaintzan eta berdeguneen mantentzean txertatzeko funtsezko ezagutzak eskuratu dituzte.

Prestakuntza teknikoaz gain, zeharkako gaitasunen garapenean ere lan handia egin du taldeak, eta Ede Fundazioak 60 orduko prestakuntza osagarria eman du. Modulu honetan, besteak beste, lana bilatzeko, curriculum vitaea egiteko eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko funtsezko tresnak ikasi dituzte parte-hartzaileek, eta, horri esker, konfiantza handiagoz aurre egin ahal izango diete lan-merkatuan sartzeari.


Lan-merkaturako jauzia

Prestakuntza-etapa horren ondoren, parte-hartzaileak prest daude hurrengo urratsa emateko: praktika profesionalei hasiera eman eta prestatzen ari diren sektorean lan-esperientzia lortzeko.

Hauek Goierri eskualdeko udal brigadetan egingo dira. Sektorean lehen harremana eta lan-esperientzia izateko aukera eskainiz. Ordizia, Ataun, Zegama, Itsasondo, Zaldibia, Legorreta eta Idiazabal dira aurten praktiketan dauden pertsonaren aldeko apustua egingo duten udalak.

Ibilbide horri esker, ikasleak enplegagarritasun-ahalmen handia duen eremu batean trebatzeaz gain, prestakuntza-erakundeen eta tokiko administrazioen arteko lankidetza indartu da, lurraldean laneratzeko benetako aukerak eskaintzeko.

Data

12 Ekaina 2025

Kategoria

Laneratzea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia