ELKAR EKIN LANEAN 2026: Goierriko eskualdean enplegagarritasuna sustatzeko prestakuntza-ibilbide berriak
Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoko departamentuak (% 85) eta Goierriko udalek (% 15) bultzatu eta finantzatzen duten ekimena da. Enplegu-programa honen helburu nagusia eskualdean egoera ahulean dauden pertsonen enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzea da, eta, aldi berean, pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.
Urtarrilaren 21ean, 38 pertsona izan ziren Goiekiko instalazioetan egindako aurkezpenetan. Bertan, ELKAR EKIN LANEAN 2026 programaren barruan abian jarriko diren prestakuntza- eta gizarteratze-ibilbideen berri eman zen. Bertaratutakoek informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko eta izena emateko aukera izan zuten, baita hizkuntza- eta matematika-proba bat egitekoa eta banakako elkarrizketarako hitzordua jasotzekoa ere. Hitzordu horretan ikastaroetarako sarbidea ebaluatuko da.
Baldintzak betetzen ez dituztenak programa edo tailer osagarrietan sartu ahal izango dira, etorkizunera begira beren eskumenak indartzeko. Jardunaldia aberasgarria izan zen, programak eskualdean enplegagarritasuna eta garapen profesionala indartzeko eskaintzen dituen aukerei buruzko funtsezko xehetasunak partekatuz.
Lehen seihilekoko prestakuntza-ibilbideak
Goierriko laneratze-sareak (Goieki, Caritas Goierri, Sarea Fundazioa, Gurutze Gorria, EDE Fundazioa, Goierri Eskola, Prospektiker, Biok eta udaletako gizarte-zerbitzuak) prestakuntza-ibilbide berriak diseinatu ditu 2026ko lehen seihilekorako, errealitate sozioekonomikora eta lan-merkatuaren beharretara egokituta.
- ZAINDU GOIERRI
2024-2025 aldian, eskualdeak lehen aldiz jarri zuen martxan mendekotasuna duten pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala (2. maila), modu modularrean eta malguan diseinatua. Lehenengo edizioa 14 tituludunekin amaitu zen, eta horietatik 7 laneratuak izan ziren, oso balorazio positiboa lortuz.
Arrakastaren ondoren, ibilbidea berriro abiatu zen lehen moduluarekin, “Etxeko laguntza eta elikadura familiarra” (100 ordu), non ekintza osagarriak sartu ziren: elikadura, adinekoen ongizatea eta gaitasun soziolaboralak.
Otsailaren 17an hasiko da bigarren modulua, "Etxeko higienea eta osasun-arreta" (170 ordu), Goazen Ordiziako irteeretan parte hartuz eta teoria praktikan aplikatzeko talde-lan bisual bat eginez. Ibilbidea ekainaren 4an amaituko da, eta parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta lanbide-kualifikazioa sendotzen dituen esperientzia oso gisa sendotuko da.
- IKASGUNE
Ibilbide hau oinarrizko gaitasunak indartzeko pentsatuta dago, matematika, gaztelania eta digitalizazioa barne, gaztelania gutxi ulertzen duten pertsonei zuzenduta. Sarbide froga gainditzen ez dutenek otsailaren 23tik ekainaren 19rarte landu ahal izango dituzte trebetasun horiek. Gainera, EDE Fundazioarekin zeharkako gaitasunen 30 ordu sartzen dira. Etapa hori gaindituta, parte-hartzaileak prest egongo dira 2026ko bigarren seihilekoko ibilbideetan sartzeko.
Bigarren seihilekoko prestakuntza-ibilbideak
Bigarren seihilekoko ibilbideak diseinu-fasean daude, iraila eta urria bitartean hastea aurreikusita dago, eta gaitasun profesionalak eta soziolaboralak garatzeko aukerak eskainiko dituzte. Ibilbide nabarmenenak:
- BILTEGILAN
Ibilbide berritzailea, industria sektorean zentratua, Biltegiko Laguntza Jardueretako ziurtagiri profesionala eskaintzen du, 170 orduko prestakuntza teorikoa, 40 orduko praktikak tokiko enpresetan eta 40 orduko zeharkako gaitasunak EDE Fundazioarekin. Sutargi eta Goierri Valleyrekin koordinatuta dago, sektorera egokitutako prestakuntza bermatuz eta laneratzea erraztuz. Formakuntza teknikoarekin hasi aurretik, zeharkako prestakuntzarekin martxan jarriko da ibilibide hau, non zati honekin maiatzean hastea aurreikusten den.
- ZAINDU GOIERRI
Hirugarren modulua, Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala (210 ordu), irailaren amaieran hasiko da. Fase teorikoa gainditu ondoren, parte-hartzaileek 120 praktika ordu egingo dituzte. Amaitzean, ziurtagiri profesionala lortuko dute eta lan-munduan sartzeko prest egongo dira.
- SUKALDATU / ZERBITZU ON
SUKALDATU-ren aurreko edizioa (2025) urtarrilaren 23an amaitu zen. EDE Fundazioarekin 30 orduko zeharkako gaitasunak eta tokiko establezimenduetan 80 orduko praktikak barne hartzen ditu formakuntza honek. Horien ondoren, parte-hartzaileek lan-munduan sartzeko profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute.
Elkar – EKIN Lanean: prestakuntzatik enplegurako
Erakunde publiko eta sozialen arteko lankidetzari esker, aukera berriak sortzen dira egoera zaurgarrian dauden langabeentzat, beren gaitasunak hobetzeko eta enplegu-eskaera handiko sektoreetan lan-merkatuan sartzeko.
Aurkezpenetara etorri ezin izan diren guztiei jakinarazi nahi diegu oraindik bi aste daudela izen-ematea egiteko aukerarekin.
Ez galdu aukera! Interesatuek izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 16 18 31 zenbakira edo bidali WhatsApp mezu bat.