Skip to main content

18 parte-hartzaile SUKALDATU ondoren lan-merkatura jauzi egiteko prest

18 parte-hartzaile SUKALDATU ondoren lan-merkatura jauzi egiteko prest

Bizitzak eraldatzen dituen prestakuntza eta enplegua

Elkar-EKIN Lanean programa, Gizarteratze Soziolaboraleko Eskualde Sareak koordinatua, bazterkeria sozialeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonek enplegua eskuratu ahal izatea du helburu, lan-merkatuaren benetako beharrei erantzuteko diseinatutako prestakuntza praktikoaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta (%85) eta Goierriko udalen laguntzarekin (%15), ekimen honek prestakuntza eta lan-aukerak uztartzen ditu, eskualdean gizarteratzearekiko eta kalitatezko enplegua sustatzearen aldeko konpromezu sendoa islatuz.

Lan-merkatuan sartzeko prest

Taldeak arrakastaz gainditu ditu Sukaldatu prestakuntza-ibilbideko klaseak, Elkar-EKIN Lanean programaren barruan. Bertan, 18 pertsonak parte hartu dute aktiboki 2025eko irailaren 23tik 2026ko urtarrilaren 23ra arte. Horietatik 11k lan-esperientzia eskuratzeko aukera izango dute lanbide-praktiken bidez, Goierri eskualdeko hainbat establezimendutan, besteak beste: Geltoki taberna, Tximista sagardotegia, Pinto, Dolarea, Arantxa, Zeraingo Ostatua, eta abar.

Prestakuntza-etapa honen ondoren, parte-hartzaileak prest daude hurrengo urratsa emateko eta lanbide-praktikak hasteko; horri esker, sukaldearen eta ostalaritzaren sektorearekin lehen harremana izango dute, benetako lan-ingurune batean.

Hilabete hauetan, taldeak prestakuntza espezializatua jaso du sukaldeko oinarrizko eragiketetan, elikagaien manipulazioan, eta elikagaien segurtasunean eta higienenean, guztira 220 orduko ikaskuntza teoriko eta praktikoa osatuz.

Bertan ikasleek ostalaritza eta sukaldaritza sektorean sartzeko oinarrizko ezagutzak eskuratu dituzte Goierri Eskolako instalazioetan.

Ibilbide horri esker, ikasleak enplegagarritasun-ahalmen handia duen eremu batean trebatzeaz gain, prestakuntza-erakundeen eta tokiko administrazioen arteko lankidetza indartu da, lurraldean laneratzeko benetako aukerak sortzeko.

Zorionak parte-hartzaile guztiei lorpen honengatik!

Data

13 Otsaila 2026

Kategoria

Laneratzea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia