Skip to main content

"Proiektua sendotzeko" laguntza

Lanbide CL 1

Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2017an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO LAGUNTZAK)


Aurrekontuko zuzkidura
1.990.742 euros
Prestazio ekonomikoa

Prestazioa:

Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 6.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 6.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diru kopurua:

875.926 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
Gainera 445.926 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

1.114.816 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.
Gainera 350.370 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

Deskripzioa, banaketa-mota eta/edo prestazio-mugak:

Diru-laguntza jaso ahal izango da enpresa sortu berri baten proiektua sendotzeko beharrezko diren sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa-gastuak ordaintzeko:

v Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak. Gastu hori ez da hartuko diruz lagun daitekeen gastutzat, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu badute.

v Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua, inprimaketa eta publizitatea eskuz banatzea.

v Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebooken sustatzeko zerbitzuen kostua

v Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak...) eta coaching-gastuak

v Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa abian eta funtzionamenduan jartzearekin lotura dutenak.

Adierazitako gastuei dagokienez, diruz lagunduko dira 6 hilabeteko epean egindako gastuak, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 6 hilabete horiek hartuko dira diruz lagundutako alditzat.

Aholkularitza emateaz eta laguntzeaz ardura daiteke legez eratutako edozein erakunde edo enpresa, haren jardueran sartzen badira diruz lagunduko diren jarduerak

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza honela ordainduko da:

Lehenengo ordainketa: diru-laguntzaren % 46 diru-laguntza ematea onartu ostean, 2017ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
Bigarren ordainketa: 2018ko konpromiso-kredituaren kargura, benetan egindako eta egiaztatutako gastuengatik, eta gehienez ere gainerako % 54a.

pdf Proiektua sendotzeko laguntza

Data

04 Abuztua 2017

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00