Skip to main content

Kontziliazio Erantzunkidearen lehenengo esperientzia Beasainen

herrilab aurkezpena

Beasaingo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Herrilab proiektuaren barruan, Kontziliazio Erantzunkidearen lehenengo esperientzia garatuko du, gaurtik hasita 2023ra arte.

Herrilab Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontziliazio Erantzunkiderako I. Planaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako udalerri batean programa esperimental baten bidez, Foru Planean jasotako neurriak praktikan jarri nahi dira. Plan pilotu partekatuen bidez aplikatuko da, emakumeen eta gizonen berdinatsunean oinarritutako gizarte baten prototipoa eraikitzeko, eragile publiko, sozio-ekonomiko eta sozialen parte hartzearekin.
Emakumeei eta gizonei lana, familia eta garapen pertsonala modu orekatuagoan uztartzen lagunduko dieten dinamikak sortzea da proiektuaren helburua, haien premiei moldatzen diren ekintzak abian jarriz. Hau guztia koordinatuko duen talde eragilearen parte izango da Goieki, eta pasa den azaroaren 21ean egindako aurkezpen publikoan izan ginen.

Data

25 Azaroa 2019

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia