Skip to main content

Inplantalariak zerbitzua - web orri berria prest dago!

Inplantalariak zerbitzua - web orri berria prest dago!

SPRIren Inplantalariak zerbitzuak web orri berria estreinatu du. Hemen klik eginez sartu ahal izango zara.

Bide batez, gogorarazten dizugu, enpresei, autonomoei eta pertsona ekintzaileei aholkuak eta laguntza ematen aktibo jarraitzen dutela. Beraien helburua eskura dituzun teknologien erabilera egokienekin enpresen lehiakortasuna hobetzea da.

Zure aholkulari teknologiko pertsonala orain eskatzean, onura hauek aprobetxa ditzakezu:

  1. Zure enpresa digitalizatzen emandako denbora: udan baliteke zure lan-karga gutxitzea. Aprobetxa ezazu denbora lasaiago hau enpresan egiten den erabilera teknologikoa hobetzen saiatzeko,
    irudi digital korporatiboa hobetuz, denbora eta kostuak aurreztuz, zereginak digitalizatuz, papera kenduz eta negozioari buruzko informazioa modu seguru eta fidagarrian edukiz edonon zaudela ere.

  2. Bigarren seihilekorako prestaketa: Udazkenean negozio askok berriz ekiten diote beren jarduerari errendimendu osoan. Udan hobekuntza teknologikoak ezartzean, lehiari aurrea hartzeko edo
    merkatu berriei edo erronka profesionalei segurtasunez aurre egiteko prest egongo zara.

Eskatu doan zure aholkulari teknologikoa eta aldatu ezazu zure enpresa negozio lehiakor batera.

Data

12 Uztaila 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00