Skip to main content

Formakuntza kurtso berriak ElkarEkin programa barruan

Formakuntza kurtso berriak ElkarEkin programa barruan

Lan egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen «elkar-EKIN Lanean» programapean, bi prestakuntza talde jarriko dira martxan urri hasieran.

Prestakuntzarako eta akonpainamendurako bi ibilbide:


GAINAZAL ETA ALTZARIEN GARBIKETA

Gurutze Gorriarekin lankidetza estuan, 1.go mailako profesionaltasun zirutagiria izango da eskainiko dena.

Eraikin eta lokaletan gainazal eta altzariak garbitzea izango da formakuntzaren modulu zentrala. Baina hizkuntza prestakuntza burutzen hasiko dira, eta gaitasun soziolaboralen inguruko saioak txertatuko dira prestakuntzan zehar. Guztira 280orduko formakuntza izanik.

EHUN ETA LARRUZKO ARROPA ETA ARTIKULUEN KONPONKETA

Ehun eta larruzko arropa eta artikuluen konponketa eta moldaketei buruzko prestakuntza teknikoa. Sarea Fundazioak emango du. Prestakuntza aldia bukatutakoan, parte hartzaileek praktikak egin ahal izango dituzte enpresetan edo administrazio publikoetan.

Urriak 2an hasiko da formakuntza, eta asteko egun guztietan egongo da saioa 9:30etatik – 14:00etara Goieikiko NBF Eraikinean. Martxoa bitarte ibiliko dira lanean, 390 orduko formakuntza izanda.


Klase eguneko 5€/ko garraio beka eskainiko da.

Irailaren 20an, goizeko 10etan – Informazio saioa egingo da Goiekin, azalpen zuzenak eman eta zalantzak argitzeko. Ondoren hizkuntza froga egingo da, taldeak eratzeko orduan kontuan edukiko den ezaugarria izango delako.

Programa honen bidez, partaideen laneratzea lortu nahi da. Helburua da pertsona hauen enplegagarritasuna hobetzeko, bestelako baliabideen artean, beharrezko ezagutza nahiz gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzea.

Goiekik kudeatzen duen enplegu-programa da, Goierriko Gizarteratze Sarearen eta bertan parte hartzen duten erakundeen lankidetzaren emaitza. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuak diruz laguntzen du, elkar-EKIN Lanean programaren deialdiaren bidez. Caritas Goierri, Sarea Fundazioa, Gurutze Gorria, Goierri Eskola, Prospektiker eta Goieki.

Data

15 Iraila 2023

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00