GAUR HASTEN DA ZURE ETORKIZUNA! HEMEN DA GOIEKIKO ENPRESA EKIMEN BERRIEN XXVI.SARIKETA
Badator urtero Goiekik antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa Gaur hasten da zure etorkizuna! lemapean. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko irailak 22 arte egongo da irekita.
Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2023ko irailak 22 arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da.
XXVI. edizioak hiru kategoria sarituko ditu, Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.
1. KATEGORIA: ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTUAK
Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.
2022-2023 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.
* Beti ere sortu den enpresa kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.
Ikusi 1. Kategoriako oinarriak
pdf
hemen
(593 KB)
.
2. KATEGORIA: ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILEAK
Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.
Goierri eskualdeko ETEetan, 2022-2023 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.
Ikusi 2. Kategoriako oinarriak
pdf
hemen
(512 KB)
.
3. KATEGORIA: GIZARTE INKLUSIOA EKINTZAILETZAREN BITARTEZ
Orain dela lau urte sortu zen kategoria hau eta urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu kategoria honek.
2022-2023 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.
Ikusi 3. Kategoriako oinarriak pdf hemen (484 KB) .
Enpresa Ekimen Berrien XXVI. Sariketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago eta proiektuak aurkezteko epea 2023ko irailak 22 arte egongo da zabalik.
Ekin eta egin!
Kontakturako telefono zenbakia: 943 16 18 31