Sariketa albistea

Martxan da berriz ere Goierriko Enpresa Ekimen Berrien Sariketa. Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, XXII. aldiz eman dio hasiera ekintzailetza eta ekintzaileak sustatzen dituen sariketa honi. Gainera, aurtengo edizioan, berrikuntza batekin dator, izan ere, betidanik bi kategoria izan dituen lehiaketak, hiru izango ditu aurtengoan, lehiaketari kutsu sozial bat emanaz. Jarraian ikus ditzakezue bakoitzean parte hartzeko bete beharra dauden irizpideak:

 

1. ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA
Helburua: Sustatzailearen irudia sustatu eta eskualdean lana eta aberastasuna sortu proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.
Nori zuzenduta: 2018-2019 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei.
Sariaren diru-kopurua: 6.000€+3.000€* (*Enpresa sariduna Kooperatibaren izaera juridikoa baldin badauka)

 

2. ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA
Helburua: Goierri eskualdeko ETE-tako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu.
Nori zuzenduta: Ekintza berritzaileak aratzearen ondorioz, enpresa bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko ETE-ei
Sariaren diru-kopurua: 2.000€

 

3. EKINTZAILETZAREN BITARTEZ GIZARTE INKLUSIO PROIEKTU ONENA
Helburua: Lan munduan txertatzeko zailtasunak eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonen ahaleginak balioztatu eta ekintzailetzaren bitartez lan munduan txertatzeko bultzakada eman.
Nori zuzenduta: 2018-2019 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonei.
Sariaren diru-kopurua: 2.000€

 

Sariari buruzko agiri guztiak (oinarriak, galdeketak, izena emateko oinarriak) honako estekan aurki ditzakezue: https://www.goierri.eus/lehiaketa

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31a izango da.