IMG 0420Urte honetan 20 urte bete dira Goitur, Goierriko Turismo Agentzia sortu zenetik eta honez gain, Goierriko Garapen Turistikorako Egitasmoa martxan jarri zenetik 25 urte bete dira.

Egoerak egoera, urte guzti hauetan egindako lana omentzeko ekitaldia ospatu dute gaur goizean Beasaingo Igartza jauregian Goitur osatzen duten herrietako alkate eta sektoreko ordezkariek.

GOITUR, 2000. urteko martxoaren 22an sortu zen 1995. Urtean martxan jarri zen Goierriko Garapen Turistikorako Egitasmoaren ondorio bezala. Goierriko garapen turistikorako egitasmo horretan, ekimen pribatuak eta erakunde publikoak uztartuko zituen erreminta baten beharra ikusi zen. Pixkanaka, biekin harremanetan jarri eta bilera desberdinen ondorioz, 18 udalerri eta 104 enpresa pribaturen arteko talde bat elkartu eta une horretan sortu zen GOITUR.

Goitur lanean hasi zenean, turismo alorra batere landu gabe zegoen Goierri eskualdean eta urte guzti hauetan izugarrizko garapena izan du sektore honek Goiturrek egindako lanari esker.  

Covid-19aren eraginez turismoarentzako garai zailak direla gogorarazi dute eta inoiz baino beharrezkoagoa dela sektore turistikoa indartzen jarraitzea, ekosistema turistikoa osatzen duten enpresen alboan egotea eta duela 25 urte bezala eskualdeko ekonomia dibertsifikatzen jarraitzea.