Skip to main content

GOIOSASUNLAB egitasmoa Ataun, Beasain, Itsasondo eta Mutiloan abiatuko da

goiosasunlab irudia

Gizartearen zahartzea aurre egin beharreko gai sozial garrantzitsuenetako bat da eta instituzioen ahotan dabilen gai bat da, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldundiarenean.

GFAren Adinberri Fundazioak urtarrilean diruz lagundu zituen hainbat proiektu gizartearen zahartzeari aurre egiteko eta horietako bat GoiOsasunlab ekimena izan da.

GoiOsasunLab proiektuaren helburua Goierriko pertsonen bizitza autonomía luzatzea da. Proiektua ekainean hasiko da eta 4 udaletxeek hartuko dute bertan parte: Ataun, Beasain, Itsasondo eta Mutiloa.

 

Covid-19 pandemiaren eraginez proiektuaren nondik norakoak textu inguru berri honetara egokitu behar izan ditugu, saioak aurrez aurrekoak izan beharrean, digitalera pasaz. Hona hemen Proiektuaren 1. Fasearen nondik norakoak:

  • HASIERA: 70-75 urtetik gorako pertsonei balorazio indibidual eta konfidentzial bat egingo zaie bideo dei edo telefonoz. Elkarrizketan zehar besteak beste gaitasun fisiko, kognitibo, nutrizional eta eguneroko aktibitateen inguruan hitz egingo da.
  • BUKAERA: Uztailean, lortutako datuak “gurutzatu” egingo dira, doktore, erizain eta udal teknikari eta zinegotziz osatutako lantalde bati esker, identifikatutako behar izanei erantzuten dieten aktibitateak martxan jartzeko.

Behin analisia eginda, analisi horretatik ateratako emaitzekin, zaharren beharrizanak ase betetzeko ondorengo pausoak emango dira:

  • Pertsona eta adin bakoitzera egokituta egongo diren jarduera fisiko, kognitiboko edo osasunera zuzendutako tailer birtualak antolatuko dira. Parte hartzaileen adina 72 urtetik 96 urtera bitartekoa da.
  • Tailer birtualak martxan jartzeko behar diren baliabideen analisi bat egingo da, parte hartu nahi duen inor kanpoan utzi ez dezagun.
  • Programa bukatzean emaitzak ebaluatu egingo dira, bai indibidualki eta bai udaletxe eta mankomunitate mailan.

Programa hau Zambranako herrian burutu den antzeko programa batean oinarritata dago. Iada 2 urtez darama martxan proiektu honek eta zenbait kasutan antsiolitikoen kontsumoa eta erortzeko arriskua nabarmen murriztea lortu da. Zanbranako alkatearen ustez, Aitor Abecia, “nagusientzako eguneko zentro batera joatea etxegabetzea bezalakoa da. Programaren helburua Zanbranako eguneko zentroetako sarrerak atzeratzea da. Nagusiak etxean bizitzen jarrai dezakete, bizi-kalitate duina mantenduz”.

Aipatzekoa da parte hartzaileentzat programa honek ez duela kosturik izango.

Data

08 Ekaina 2020

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00