Skip to main content

INPLANTALARIAK aholkularitza saio teknologikoak

inplantalariak1ERALDAKETA DIGITALERAKO aholkularitza teknologikoa da Inplantalariak zerbitzuak eskaintzen duena. Doako eta egokitutako aholkularitza teknologiko zerbitzua da. Beti oso ezarpen praktikoarekin eta Euskadiko ETE, autonomo eta ekintzaileek behar dituzten teknologien neurrira.

Azken urtean beraiekin kolaborazioan saio eta tailer ugari antolatu ditugu Goierrin, hauei esker eskualdeko 50 enpresak parte hartuz.
Aholkularitza guztiak PARTE-HARTZAILEEN INTERESEN ARABERA EGOKITZEN DIRA, haien kezka teknologikoak asetzeko helburuarekin. Jarraian aurreko urtean antolatutako tailerren tematikak azaltzen ditugu.

Implantalari EU

Aholkularitza saioa egin ondoren pasatzen dugun galdetegian, parte hartzaile gehienak teknologiaren erabilera egoki eta intentsiboarekin lortutako emaitzekin bermatzen dute ikasitakoaren eraginkortasuna.

  • Bezeroen atzematea hobetzea, bezeroek bilatzen dituzten produktuetan eta/edo zerbitzuetan presentzia digitala dutelako (parte-hartzaileen% 60)   
  • Denborak eta kostuak aurreztea enpresaren kudeaketa optimizatzean, zereginak arinduz eta zeregin errepikakorrak automatizatuz (% 55)
  • Beren salmentak handitzea, bezeroek zerbitzuarekin duten gogobetetze handiagoari esker (%35), % 20k bezeroen fidelizazioa handitzea lortuz, beren lehiakideengandik bereiziz.
  • Ziberdelituen aurrean seguruagoak izatea, datuak bahitu edo manipulatzea saihestuz (%30)
  • Bulego mugikor bat izatea, gailu adimendunen bidez (% 45)

Informazio gehiago: https://www.goierri.eus/noticias/ekintzailetza/1329-aholkularitza-teknologiko-saioak

Data

03 Otsaila 2020

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00