Skip to main content

Aholkularitza teknologiko saioak

inplantalariakSPRIren eskutik, Goierrin Aholkularitza Teknologikoak izeneko egitasmoa antolatu dugu.

Helburua eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea da eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.
Ekimen hau SPRIren "Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - INPLANTARIAK" doako zerbitzuaren barnean kokatzen da.
Egitasmo honetan, eskainiko den aholkularitza talde txikiko tailerretan izango da eta asmoa norbere enpresan irtenbide teknologiko zehatzak ezarrita irtetea da.

Noiz eta Non:
Saioak Goiekiko NBF Eraikin berrian izango dira (Arranomendia 5, Ordizia).
Goizeko 9:30etan hasiz eta 12:30etarako amaituz.

Egitaraua:
Otsailak 27 - Zibersegurtasuna. Ziber-Erasoak zaindu. Ezagutu zure enpresak jaso ditzakeen erasoen arriskua, baita ziberdelituen aurrean neurriak nola jarri.
Martxoak 5 -Kudeaketa Optimizatua. Zure negoziorako bizkortasuna gailu mugikorren erabilera egokiarekin.
Martxoak 12 -Zeregin errepikorrak automatizatu, denbora eta akatsak murrizteko.
Martxoak 26 -Kudeaketa digital optimizatu baten bitartez, zure enpresa eraginkorragoa izateko aholkularitza.

Informazio gehiago jasotzeko:
Goiekiko ekintzailetza arloarekin harremanetan jarri, 943 16 18 31 zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.
Bestalde, hemen tailer bakoitzaren eskuorriak informazio zehatzagoarekin.

document INPL Servicio 2020 Inplantalariak Taller Gestion ES EU (2.07 MB)

document Servicio SPRI INPL Banner Automatización ES EU 2020

document Servicio SPRI INPL Banner Dispositivos moviles en el negocio ES EU 2020 (662 KB)

document Ziber Segurtasuna (516 KB)

Data

25 Otsaila 2020

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00