Zer da Goieki?

Gure lurraldea osatzen duten pertsonen premiei erantzuteko konpromisoa dugun 19 udalerri gara.

Jakintzan inbertitzea, etorkizun-ikuspegia izatea eta eskualdearen aurrerapen kolektiboan benetan inplikatutako profesionalak edukitzea ezinbesteko ikusten dugu.

 

Gure Goierriren indarra!

Goierri eskualde lehiakorra da, puntako industria-sarea dauka, ekintzaile ugariren sorlekua da, eta paisaia zoragarriak eskaintzen dizkigu. Hori dela eta, industria, turismoa eta ekintzailetza bultzatzen eta dinamizatzen ditugu, eskualdearen etorkizuneko jasangarritasunaren ardatz nagusi izango baitira. Ardatz horiei esker, eskosistema sozioekonomiko oparoa, lehiakorra eta balio erantsi handikoa izango dugu. Enplegua eta ongizatea sortuko dutenak.

 

Horixe da nahi dugun Goierri!

Herriak, enpresak eta pertsonak eskualdearen onerako batzea bultzatzen duena. Maite dugun, motibatzen gaituen eta parte garen Goierri. Horregatik naturaltasun osoz egiten dugu bat bertako helburuekin.

Zurekin izango gaituzu erronkei aurre egiteko, hasieratik amaitu arte; zure erronkak bultzatuko ditugu, eta gauzatzen lagunduko dizugu.

Gure asmoak errealitate egiteko konpromisoa hartu dugu eta hori uste dugu dela bidea. 

 

Ekin eta Egin! 

GOIEKI CLAIM