Gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ingurumen-boluntariotzako proiektuak 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko maiatzaren 31ra arte egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak argitaratu dira.
KUDEABIDE programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortua da, euskal enpresei laguntza koordinatua emateko lehiakortasun-abantailak eraiki ditzaten.
Programa honenhelburua da produktu, zerbituz edota merkatuko dibertsifikazioa ahalbidetzen duten eta erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.
Martxoaren 1ean zabaldu zen Innobideak - KUDEABIDE Programaren baitan Hasierako Kontrastea eta Proiektu Pilotuak (2A moduan deituak) aurkezteko epea. Programa honek euskal enpresen lehiakortasuna hobetze aldera, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen laguntzen die enpresei.
Hasierako Kontrastea enpresaren kudeaketari buruzko diagnostiko zehatza egitean datza, lehiakortasuna hobetzeko erabakiak hartzeko bide emango diona, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua tresna bezala erabiliz.
Proiektu Pilotuak (2A) berriz, kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko proiektuak egitea, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren; enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.
Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.
Lanbidek bi laguntza argitaratu ditu euskal enpresetan pertsonala kontratatzeko. Artikulu honetan Lehen Aukera eta AukerabeRRi diru-laguntzen deskribapen laburra egingo da.
Eskualdeko lau ekintzaileek, Enpresa Ideia bat Garatzeko Laguntzen Deialdian, Ekintzaileentzako Tokiko Proiektuen Esparruan, parte hartu dute. Laguntzen deialdi hau 2014ko abuztuaren 25ean publikatu zuen Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EAEko gaueko ostalaritzako eta aisialdiko establezimenduen titularrentzako 2022ko laguntza-programaren deialdia egin du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat da, COVIDen (19) aldaera omikronaren aurka hartutako neurriei aurre egiteko.