Etorgai, Gaitek eta NETs programak eskaera fasean daude.
Geroz eta gertuago dago TicketBAI ezartzeko epea, eta horrekin batera zalantza eta ardura berriak sistema honen funtzionamenduaren inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, TicketBAI ezarri beharra duten eragileei laguntzeko zerbitzu berri bat jarri dute martxan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore gehiagotara zabaldu du TicketBAI-ren zuzeneko laguntza ekonomikoa jarduera ekonomikoen digitalizazioa bultzatzeko.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planean jasotako ekintza zehatz bati erantzuna eman eta ingurumen hobekuntza etengabean eta iraunkortasun printzipioetan aurrera egiteko helburua duten jarduerak bultzatzea da diru laguntza hauen xedea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 8ra arte.

Diru-laguntza hauen entitate onuradunen artean udalak, udaleko erakunde autonooak eta udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak daude.Diruz lagunduko diren jardueren artean hurrengoak daude: herriko eraikinetan eta instalazioetan argiterian aurrezpena, eraginkortasun energetikoa eta energia berritzaileak instalatzea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da Maiatzaren 30era arte.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunsailak eta Ogasun eta Finantza sailak, Euskal Autonomia Erkidegoan Zientzia eta Teknologian Inbertsioak egiteko programa jarri dute martxan. Programa honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresetan zientzia eta teknologia azpiegituretan nahiz ekipamenduetan inbertsioak bultzatzea da, arrisku finantzarako sarbidea izanik azken onuradunei kredituak emanez. Programa honetan jasotako finantzaketaren erakunde onuradunak izango dira alde batetik, Zientzia eta teknologia inbertsioen proiektuak egiten dituzten enpresa txiki, ertain eta handiak, betiere horien helburua balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuetan eginiko ikerketen emaitzak aldatzea bada eta bestetik trakzio-enpresa handiek ere eskuratu ahal izango dituzte, teknologia eta berrikuntza adierazle altuetan oinarrituta, finantzaketa emateko eskumena duen organoak proiektu estrategikotzat jotzen baditu.
Informazio gehiago