Xedea
Lanbidek 2014 ekitaldian enpresa txikiak eta mikroenpresak sortu eta abiarazteko sostengua ematera bideratutako laguntzak arautzea eta horien oinarriak ezartzea da deialdi honen xedea.
Energiaren Euskal Erakundeak, energia arloan egin daitezkeen inbertsioei laguntzak emateko deialdia abian jarri du:
Energiaren Euskal Erakundeak, energia eraginkortasunerako diru-laguntzak indarrean ditu.
Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailak EAEko enpresen lehiakortasuna nazioartekotzearen bitartez hobetzeko, bakarka nahiz lankidetzan, GLOBAL LEHIAN programa argitaratu du.
Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.
Enpresek ingurumena babesteko gauzatu ditzaketen inbertsioentzako diru-laguntzaren deialdia argitaratu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta zehatzago esanda, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, gizarte-iraunkortasuna (gizarte-kohesioa), iraunkortasun ekonomikoa (berrikuntza eta lehiakortasuna) eta ingurumen-iraunkortasuna bateratuko dituen oinarri batean nahi du euskal gizartea finkatu.
Lehiakortasuna bultzatzeko, enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatu eta dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena) deialdia argitaratu du.
Enpresen arteko lankidetza sustatzeko programa
Xedea
«Enpresetan lankidetza, eraldaketa eta enpresa erreleboa sustatzeko Programa»ren diru laguntzen banaketa arautzea. Laguntzak ondoko jarduera alorretan emango dira eta horien oinarri bereziak II. eta III. eranskinetan jasotzen dira: